Etxera

Sabino Arana 100 urte hil zitzaigula 03-11-25

Sabino Arana 38 urterekin hil zen ahituta, adina hori baino gehiago dugunontzat oso gazte, gazteegi hil zitzaigun, alegia, ikasteko asko zuen oraindik; lan ikaragarriak egin zituen, euskara eta aberriaren alde,
aldizkariak, liburuak, EAJ alderdi politikoa... errepresioa jasan zuen, kartzelatua izan zen... "Euskal Herria dela euskotarren aberria" eta ikurrina asmatu zituen eta milaka eta milaka gudarik bizia eman dute bere ideiak defendatzeagatik... borrokalari amorratua zalantzarik gabe. 

Sabino Aranaren ideiek egur ikaragarria eman diete konkistatzaile franko-espainiarrei azken 100 urteotan eta Sabino bezalakoengatik Euskal Herriak oraindik itxaropena du. Goian eta behean bego kaskezurra mendebalera "Jaungoikoa eta lege zaharren" ondoan, larru gorri esku nabarra.