Arkaitz Otazua, 24 urte, Ertzaintzak eraila 03-9-14an Herrera mendatean
|
|
||
|
|
|
| Gudari esku nabarrak |
Zuzenbidea amaitua eta 24 urte bete berriak
zituen Otazuak
Arkaitz Otazua bilbotarrak Ertzaintzak haren senideei
adierazi zienez Herrerako mendatean zerraldo aurkitu zuten ustezko etakidea, hil
honen 9. egunean bete zituen 24 urte eta hil honetan bertan lizentziatu zen.
Zuzenbide ikasketak egin zituen Bilboko Deusto Unibertsitatean. Otazuaren
lagunek Berriari adierazi zietenez, masterra egitekoa zen orain, Politika
Juridikoa gaitzat hartuta.
Unibertsitatearen aurreko bidea Ikastetxe Alemanean egin
zuen Otazuak. Hori dela-eta, hizkuntza ugari menperatzen zituela azaldu ziguten
lagunek: euskara eta gaztelania ez ezik, alemaniera, ingelesa eta frantsesa ere
hitz egiten zituen gazte bilbotarrak.
Zuzenbideko ikaskideek egunkari honi azaldu ziotenez,
Otazua «ikaslea bai, baina, ikasle ona baino gehiago, azkarra, oso azkarra zen
ikasketetan». Gustuko zituen ekimenei buruz galdetuta, «pilotazalea zen eta
mendia asko maite zuen», azaldu zuten Otazuaren koadrilakoek. Horrez gain,
lagunekin egotea zuen gogoko, bai eta haiekin jai-giroan ibiltzea ere: «Jaizalea
zen; oso parrandazalea», azaldu zuten. Haren alaitasuna zen, lagunen esanetan,
Otazuak zuen beste ezaugarri bat.
Seme bakarra zen Arkaitz Otazua eta gurasoekin bizi zen
Bilbo erdigunean; Areatza ondoan dagoen Viuda Epalza kaleko hirugarren atarian.
Nabarnizkoa zuen ama eta, aita, Arratzukoa. Amaren herrira zihoan, hain zuzen,
lagunek azken aldiz ikusi zutenean. Joan den asteko astelehenean izan zen hori.
«Kalean gurutzatu nintzen berarekin eta denbora gutxi egon ginen hizketan;
Gernika aldera, familiaren herrira zihoala esan zidan. Ez dut berriz ikusi»,
azaldu zuen.
Lur jota aurkitu genituen, arratsaldeko lehen orduetan, Arkaitz Otazuaren
lagunak. Gertatutakoa ezin sinetsirik eta negarrari ezin eutsirik. Zuzenbideko
ikaskide bat izan zen berria jaso zuen lehena. «Telebistan, eguerdiko
albistegian entzun dut berria eta bere izena esan dutenean, ezin zuela berak
izan pentsatu dut; izena bigarrenez ikusi dudanean ohartu naiz gertatutakoaz».
Beste ikaskide batzuri telefonoz deitu eta ondoren, horiek izan ziren Otazuaren
lagunei berria eman zietenak.
Arratsaldeko lauretatik aurrera hasi zen biltzen lagun-taldea, urduri eta lur
jota. Geroago, arratsaldeko seiak inguruan, Ertzaintzak gurasoak bizi ziren Alde
Zaharreko pisua arakatu ondoren joan ziren, lagunak, hildakoaren senideengana.
Haiek ere, «oso txarto» ikusi zituzten lagunek.
Efe berri agentziak zabaldu zuenaren arabera, bestalde, 2000. urteko urriaren
13an, Biarritzen atxilotu zuen Otazua Frantziako Poliziak, Europako Batasunak
eginiko goi bileragatik protesta egiten ari zela. http://www.gara.net/orriak/P16092003/art53484.htm
Eguerdian ezagututako berriak sorrarazitako
sentimenduak azalean zeuden eta elkarrekin bizi izandakoak ageri-agerian
azkenekoz batera egon zirenean esandakoa gogoratzerakoan: «Herrira zihoala
esan zigun, guraso eta izekoarekin egun batzuetarako». Ertzaintzaren
furgonetek bere etxerako bidea moztu zuten eta poliziek ingurua itxi zuten
arratsaldeko lehen orduetan. Jendea telebistako kameren atzean bildu zen
gertatzen zenaren berri jaso asmoz. Galderek ez zuten erantzunik izan.
Bilboko Areatzako lorategietan, lagunek nekez eutsi zieten malkoei. Poliki
barrukoa atera zuten. Azal- azaleko sentimenduek isiltasuna gorpuztu zuten. Duela gutxi, irailaren hasieran, 24 urte bete zituela gogoratu zuten.
Duela gutxi ere, data berberetan, Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean
lizentziatu zela jakitera eman zuten.
Eguerdian jakin zuten berria. Telebistan ikusi zuen batek eta beste
lagunei kontatu zien. Arratsalde eguzkitsu honetan, ikasketetarako trebea
zela gogoratu dute, azkarra zela. «Ikaslea baina azkarra», nabarmendu
dute.
Kanpusean ezagutu zutenek hori bera ekarri dute gogora. Ikasteko grina
zuen eta beste batzuei eskubide hori errespeta diezaieten aritu zela gehitu
dute, Herrira ikasle presoen aldeko taldean eginiko lana aipa- tuta.
Aurrera begira, ikasten jarraitzeko asmoa zuela esan zuten lagunek. «Politika
juridikoaren master bat egin nahi zuen».
Bere zaletasunen berri ere eman dute. Ikasketek ez zioten
zaletasunetarako denborarik kentzen. Pilotazalea zen eta mendia gustukoa
zuen. Askotan, biak uztartzen zituen. Bere lagun batek mendi-irteera bat
ekarri du gogora eta ez dauka ahazteko menditik jaitsi ondoren, herriko
frontoian jokatutako partida.
Ez ziren horiek bere zaletasun bakarrak. Busturian sortutako familiaren
seme bakarra zen Arkaitz Otazua. Gaztea zen eta jaia gustatzen zitzaiola
nabarmendu dute lagunek. «Alaia zen eta jaia egitea gustatzen zitzaion»,
gogoratu dute Areatzan.
Ertzaintzak miaketa bukatu du eta alde egin du. Kalea eta ingurua berriro
zabalik daude trafikoarentzat. Autoak berriro itzuli dira.
Arkaitz Otazuaren lagunek nabarmendu dutenez, lagunak ziren bere beste
zaletasuna. «Lagunen lagun zen», laburbildu dute. - Alazne BASAÑEZ Cargas
y detenido un ex edil en Donostia
En varios pueblos se llevaron a cabo movilizaciones de protesta. En
Donostia, 300 personas se manifestaron hasta el Boulevard, donde la
Ertzaintza cargó contra ellas. En Bilbo, 300 personas se manifestaron en
Alde Zaharra y otras 200 en Santutxu. En Ondarroa participaron 200, en
Arrasate 175, en Errenteria 150, en Oiartzun 100, en Lekeitio 60, en
Larrabetzu 40, en Zaldibia 30 y en Astigarraga 20. En Gasteiz hubo cortes de
carretera y la Ertzaintza arrancó carteles e ikurriñas, e identificó a
dos jóvenes. Además, agentes entraron en la «herriko» de Amara Zaharra
(Donostia), arrancaron un cartel e identificaron a dos personas. En Andoain,
donde se movilizaron 75 personas, agentes de paisano de la Guardia Civil
retuvieron e identificaron a varias personas. Testigos indicaron que
realizaron disparos al aire. En el barrio donostiarra de Loiola, la Policía
española detuvo al ex edil Iñigo Balda. -
6/09/03 |
Euskal Herria >
«Master bat egin nahi zuen orain»