Etxera

From:
"txipi10 <txipi1@e...>"
<txipi1@e...>
Date: 32.003-2-20an
Subject: Egunkari gorria
itxi digute |
Ahur larru gorriak:
Gure egunkari gorri bakarra itxi digute konkistatzaile zuriek,
Pirinioko 32.003 urteko hizkuntza gorrian idatzita dagoelako. Oker
ez banago atxilotuen artean zerrendara mezuak igorri dituzten hiru
lagun behintzat ba daude Martxelo Otamendi, Fermin Lazkano eta Pello
Zubiria, eskuminak beste 680 preso larru gorriei bezala,
inkomunikatuta dauden gazteei bereziki.
Larunbaterako manifa deitu dute Izurun Donostian, ikusiko garelakoan.
http://www.euskalherria.info/
Azken egunkari gorria erostera joan naizenerako ahituta zegoen.
Jakin dezatela konkistatzaile zuri madarikatuak datozen 32.003
urteetan egunkari gorri asko izango direla, Pirinioko bi isurietan.
Zezen n.
Oharra:
Barka akatsa baina nire posta ez baitabil.
|

Gaia:
Biharko manifa.
Ahur larru gorriak (32.003-2-21):
Ez dakit konturatu zareten baina 24.000 mertzenario
armatuak ditugu "gure zerbitzurako", zipaioak, kaka kolorekoak eta
txapel okerrak.
Biharko manifara joango den Eusko Jaurlaritzak,
bere mertzenarioak sartu zituen Atutxa garaian Egin egunkarian txapel okerren
aurretik, gero txapel okerrek itxi zuten betirako, orain egunkari gorria
bezala.
Biharko manifara joango den Eusko Jaurlaritzak,
bere mertzenarioak bidali ditu aste honetan 9 larru gorri gazte atxilotu,
inkomunikatu eta konkistatzaile zurien inkisidorearen eskuetan jartzeko.
Eusko Jaurlaritzak une honetan larru gorri gazte
batzuk ditu inkomunikatuak, txapel okerrek beste
hauek bezala, Xabier Oleaga, Juan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo
Otamendi, Fermín Lazkano, Luis Goia, Pello Zubiria, Xabier Alegria, eta
Txema Auzmendi.
Ez al da kasualitate gehiegi hiru egunetan
konkistatzaile zurien hiru poliziek erasotzea?
Nola liteke koordinaziorik gabe?
Zertan jokatzen ari da Eajea?
Egunkari gorria itxi eta zer dio Sanzibarretxek?
Ahur larru gorriak:
32.003 minutu bat igaro dira konkistatzaile zuriek
itxi zutenetik eta zer dio Sanzibarretxe Laudiolakoak?
Zer Delburgoarzalluzek?
Pirinioko 32.003 urteetako azken larru gorri isilak
ilegalizatzen omen gaituzte "isilak" izateagatik arrazista zuri
madarikatuek.
Zer diote berritsuek?
Zezen n.
Jaungoikoa hil egin behar da
Freud-ek esan zuen "aita hil egin behar
zela" kasu batzuetan, baina Pirinioko azken larru gorriok bizirik jarraitu
nahi badugu jaungoikoa da hil egin behar duguna, azken 824 urteetako eskumikua
eta konkista garaitu egin behar dugu eta bizi garen eskizofreniatik atera.
Badakizue hainbat txerri hil ditudala eta gako eta
aizto zorrotzak prest ditudala jaungoikoa hiltzeko, Pirinioko azken larru
gorrion benetako zerria hiltzeko alegia.
Eskumikua eta konkistarekin amaitu egin behar
baitugu.
Zezen n.
|

Izurun Donostia 32.003-2-22an
|
|
Eskizofrenia gorria Izurun Donostian
Ahur larru gorriak (32.003-2-22):
32.003 urteetako Pirinioko azken larru gorriak
Izurun Donostian, oraindik bizirik baikaude:
- Manifan zeuden larru gorri ustez konkistatzaile
zuri batzuek, elkarrekin manifan zeuden beste larru gorri isil batzuek beren
mertzenario kaka koloreko eta txapel okerrekin "ilegalizatzen",
atxilotzen, inkomunikatzen, torturatzen eta konkistatzaile zurien
inkisidorearen eskuetan jartzen dituzte.
- Manifan zeuden larru gorri berritsu batzuek,
elkarrekin manifan zeuden beste larru gorri isil batzuek beren
mertzenario mutur beltzekin, "ilegalizatzen", atxilotzen,
inkomunikatzen, torturatzen eta konkistatzaile zurien inkisidorearen eskuetan
jartzen dituzte.
- Manifan zeuden larru gorri berritsu batzuek,
elkarrekin manifan zeuden beste larru gorri "orain isil" batzuen
"Egin egunkaria" itxi zieten orain dela oso gutxi.
- Manifan zeuden larru gorri "isilek"
oihukatzen zuten "egunkari gorria Pirinio gorrira",
"Independentzia", "Preso larru gorriak kale gorrira",
"Torturarik ez", "Amnistia"...
- Manifan zeuden larru gorri "isilek"
aldamenean ikusi dituzte beren senideak atxilotzen, inkomunikatzen, torturatzen
eta konkistatzaile zurien inkisidorearen eskuetan jartzen dituztenak.
- Manifan zeuden larru gorri "isilek"
aldamenean ikusi dituzte "ilegalizatzen" dituztenak...
- Manifan zeuden larru gorri "isilek"
aldamenean ikusi dituzte atxilotzen dituztenak...
- Manifan zeuden larru gorri "isilek"
aldamenean ikusi dituzte beren senideak torturatzen dituztenak...
- Manifan zeuden larru gorri "isilek"
aldamenean ikusi dituzte beren senideak sakabanatzen dituztenak...
- Manifan zeuden larru gorri "isilek" aldamenean ikusi dituzte beren
senideak inkisidorearen eskuetan jartzen dituztenak...
Larru gorri guzti hauek fisikoki "elkarrekin" ...
Egoera honek izen bat du, eskizofrenia gorria = eskumikua eta konkista,
Pirinioko larru gorrion azken 824 urteetan diagnostikatutako gaitza ezin
larriagoa, derrigorrez hilgarria.
Botika: Pirinioko azken 824 urteetako konkistatzaile zurien jaungoikoa hil
egin behar da.
Jaungoikoa hil egin behar da, Pirinio Gorriko 32.003 urteetako humanismoa
berpiztu dadin.
Txerriekin bezala azken 32.003 urteetako gako eta aizto zorrotzak prest
dauzkat.
Zezen n.
Egunero (Egunkari
gorri berria)
Basque newspaper Euskaldunon Egunkaria closed by Spanish Police
: larunbata, 2003.eko martxoak 1
: Egunkari gorria itxi digute eta jaungoikoa hil dugu
Ahur larru gorriak:
Azken 32.003 urteetan inoiz ez dugu egunkari
gorriaren beharrik izan neguko ilbehera antzemateko, ilargia, Hotza, Zaharra,
Zuria, Goikoa, Anderea... zuzenean ikusita antzeman izan dugu sasoi egokia,
baina egunkari gorria itxi digute eta jaungoikoa hil dugu.
Beti bezala Florenek lotu dio soka ezkerreko
hankatik, aizto zorrotzarekin lepoko soka moztu eta atxikimendu askez utzi
dugu, kalera irten eta ilargi ilbeheran ikusi du baina jaungoiko jakintsua ez
da konturatu, arara hurbildu ahala sentitu du gako zorrotza kokots azpitik eta
garrasika hasi da, baina beranduegi zen jada, guztion artean etzan egin dugu
aran, aldarean eta Antxoni eta Karmenen besoen indarra sumatu du soinean, aizto
zorrotza lepotik barrena eta gorri beroa isurtzen amonaren esku gorrietara...
Jaungoikoaren garrasiak infernuan ere entzun dira,
munduko biziek eta hilek jakin bezate jaungoikoa hil egin dugula 32.003 urteko
Pirinioko azken larru gorriak, 30.000n erromatar zuriak akabatu genituela,
godo zuriak, 30.711n musulmanak, 30.778an Errolan franko konkistatzaile zuria akabatu
Orreagan, 31.200ean konkistatzaile zuriak Gasteizen, Durangon, Izurun Donostian
eta Hondarribian, 31.512an konkistatzaile zuriak Iruina hiriburuan, 31.521ean
Noainen, 31.522an Amaiurren...
Konkistatzaile zurien jaungoikoa hil dugu 32.003
urteko Pirinio gorrian.
Hemendik aurrera inor ez dadila etorri Pirinio
gorrira jaungoikoaren izenean, apaizak Vatikanoko enperadorearen funtzionarioak
besterik ez dira, "jaungoikoa eta lege zaharra" = "lege
zaharra", Vatikanoko enperadorea, azken 824 urteetan Pirinioko
larru gorrien aurka gurutzada santuak antolatzen dituen Vatikanoko enperadore
genozida.
Elizak izango dira biltokiak, frontoiak,
antzerkiak, gaztetxeak, etxebizitzak, zineak, hilerriak...
Konkistatzaile zurien jaungoikoa hil dugu Pirinioko
32.003 urteko gako eta aizto zorrotzekin Justizia Gorriaren izenean.
Jaungoikoaren odolki bana preso larru gorriaren ama
eta anaia hil berriei, Arritxu De Andres 9 egunetan inkomunikatuari, preso
larru gorri guztiei, errefuxiatuei, torturatuei, sakabanatuei eta eskumikua eta
konkistaren aurka oldartzen diren larru gorri guztiei.
Egunkari gorriaren langileei.
Konkistatzaile zurien jaungoikoa 824 urte ostean
hilda gelditzen da Pirinio gorrian.
Zezen n.