Etxera

Elur Zuria 04-2-28

Gai gutxi daude zuriak, elurra, Ilargia, esnea... Zuria sakratua baita.

Orain dela milaka urte batzuk "ilur" ere esaten omen zen eta Jainkosa haundia, zuria eta sakratua omen zen, "ilurberixus" Jainkosa azaltzen da bi inskripzioetan Aran haranean eta Hautes Pyrenees-en, elur berria?

"illurtibas", elur gozoa alegia, Ascoli Bronze Plate-rean azaltzen da idatzita "iberikoz" Jesusito jaio aurretik...

"ilurbeda", idatzita dago ere Portugalgo 2.000 urteko inskripzioetan...

Sinistuidazue, azken 32.004 urteetan elurra Zuria, Emea eta Sakratua izan da, Ilargia, Goikoa, Hotza, Atsoa, Anderea, Antzua, Zuria bezala... gaur egun ere.

Gu inoiz ez gara sakratuak, hilezinak izan Elurra eta Ilargia bezala, honengatik beti larru gorritan larru gorriak izan gara, munduan irauteko dugun aukera bakarra gure larru gorria jotzea da arranoak, otsoak eta Pirinioko azken hartzen antzera...

Jar zaitez larru gorritan elur zurian eta antzemango duzu zure benetako kolorea, zure azalaren gorritasuna...