Etxera

Ernion borrokatu genuen erromatarren aurka bi mila urte delarik:


Zelatun 03-9-21


Goiaz-ko elizaren ganbaran gaur egun


Ernioko tontorra


Zelatun-en borrokatu genuen erromatarren aurka


Zintak


Zazpi burniak

     

Esaten zuten Bako, Zeus, Venus... zirela benetako jainkoak, erderaz hitz egiten zuten, larru gorri asko esklabizatu ostean, Astorga Bordele betiko bidea hobetu zuten esklabo eskualdunek eta zubiak egiten ikasi, larru gorri kolaboratzaile batzuk mertzenario sartu ziren, eskualdunen aurka borrokatzeko, baina beste askok borrokatu zuten Ernion... eta hauengatik gaur egun oraindik bizirik gaude eta jarraitzen dugu euskaraz borrokatzen eta oraindik ekinozioa ospatzen dugu dantzatzen Zelatunen... 

Zzn

 

 

Date: Sat Sep 23, 2000 
Subject: Zelatun , Ernio, 2000


Ahur, jaur, iaur, esku zabala. ahur eskua, esku naba leinuko larru gorriak :

Etxeko sukaldean entzundako kontuak, duela 2000 urte euskaldunok erromatarren
aurka borrokatu genuen Zelatunen eta ihesian Bidania aldera "Akatu, akatu..."
entzun omen zen, eta gaur egun leku horri "Akutu" deitzen zaio oraindik, "jentilen baratzean"

ehortzi omen zituzten kaskezurra mendebalera...

Urtero joaten gara eta tontorraren azpiko burniak soinean pasatzen ditugu babes
gaitzaten urte guztian...

Min berezi bat badugu, Ernioko tontorraren azpian dagoen baseliza txikian,
argizaiolaren kandela bildu mina dugun soinaren zatiaren inguruan eta
bildumari, kandelari, su eman eta kiskali arte, kandela piztuta, baselizaren
aurrean egon behar sendatu nahi badugu behintzat...

Kontalaria Ernio azpian eguzki aldera dagoen Bidaniko kanposantuan lurperatuta
dago, denbora asko ez delarik, eguzkiari begira, ezker eskubi, burua
mendebaldera, Pirinioko erromaniko garaiko eliza gehienak bezala, duela 800
urte, baina lekurik ez zegoenez, hilobia garbitu genuenean, bere arbaso guztiak
kasualitatez, burua mendebalderantz zuten...neroni buru hezurren lekuko naiz...

Goiazko eliza

Ahur larru gorriak (32.002-9-30ean):
Orain dela 2.000 urte erromatarren aurka borrokatu genuen Zelatunen eta ihesean Bidanitik entzun zen "akatu...akatu..." eta lekuari gaur egun ere Akutu esaten zaio...bi mila urte alperrik ez dira pasa eta leku askotan borrokatu behar izan dugu, Orreagan, Gasteizen, Iruņean, Noainen, Amaiurren, Baionan, Maulen, Gernikan...borrokatu dugu godoekin, musulmanekin, Vatikanoko enperadorearen aurka, frankoekin, gaztelauekin, ingelesekin...gehienetan galdu egin dugu, gero eta eremu txikiagoa daukagu, gutxiago gara, baina nik ulertu gabe nola, oraindik bizirik gaude.
32.002an hemen gaude berriro gure Pirinio gorrian ilegalizatuak, oraingo honetan aitzakia, azken 32.002 urteko larru gorri isilak izateagatik...
Ba ez bada ere, Ernioko burdinak soinetik pasa ditut zazpi aldiz, Hirutasunaren soinetik hiru aldiz, iaz ahaztu zitzaidan erakunde gorriak burdinetatik pasatzea eta hara inkisidore nagusiak zer nolako triskantza egin duen...
Aurten Ernioko burdinak pasa dizkiet larru gorri preso guztiei, familiei, gazte larru gorri guztiei, helduei eta zaharrei...ez dakit zergatik...
Larru gorri asko Zelatunen eta Ernioko tontorreko gurutze zuri erraldoian, grafiti bat zegoen: "Zergatik ez dituzue ipurtzuloan ipintzen gurutzeak?"
Zezen n.

Bidaniko eliza zaharra propio bota zuen apezpikuak

Ahur larru gorria:
Ernioko tontorretik primeran ikusten da azken 32.002 urteko Pirinio gorriaren aia, pasabidea alegia, itsasoa orain dela 10.000 urte 100 bat metro beherago, hotz egiten baitzuen, Larrun, Aia-ko harria (arrantzaleek Bataia esaten omen diote), Hendaia (Aia haundia), Pasaia, Astigarraga, Oria, Andatza, Aia herria, Andazarate (anda-zahar-ate), Iturriotz, Zelatun, Akutu, Saiaz orain dela 1.000 urteko Errepublika zaharra (Aia, Iturriotz, Errezil, Bidania, Goiatz, Beizama), Goiatz Gipuzkoaren erdia...
...Albistur, Altzo, Orendain, Larraitz, Amezketa, Larrunarri (Txindoki), Aralar...sakana, Iruņea...
...Beizama, Zumarraga, Beasain, Zegama, Zarate (San Adrian, zahar ate) eta Araia...Gasteiz...
"Aia" eta "ate"-etatik sei hilabetero Altamirako bisonteak, D' Orduņako Lascaux-eko (laskotz) uroak, Ekaingo pottokak, Santimamine eta Isturitzko eluroreinak eta gainontzeko piztiak, ibiliko ziren gora (egutera) eta behera (ospela)...milaka eta milaka, gaur egun Finlandian edo hegaztien antzera... 
Ernio gaur egun bezala, toki zoragarria izango zen tropelak ikusteko, ehizatzeko edo ekinozioko jaiak ospatzeko...
Mendetan eta duela gutxi arte, Gipuzkoako Batzar Nagusiak beste lekuren artean Bidaniko Usarraga baserrian eta Bidaniko eliza zaharrean bildu ohi dira, bertan erabaki direlarik gerrak, bakeak, nazio arteko itunak Ingalaterrarekin adibidez...
Orain dela 110 bat urte, Bidaniko eliza berria egin zutelarik, eliza zaharreko aldemeneko jauregiko nagusiak (indiano aberatsa) eskaintza egin zuen, bere kontura, eliza zaharra zutik mantentzeko, bertan ehortzita baitzeuden herritar gehienak bere familiakoak barne.  Ba propio botatzea agindu zuen apezpikuak, harrez gero Bidaniko hilerria da, eliza zaharraren hormekin. Pena haundia hartu zuen herriak eta oraindik kontatzen dute, Zelatunen erromatarrekin borrokatu genuela bezala, baina ez esan inori.
Gipuzkoako lehenetariko bataiatzeko agiriak Goiazkoak omen dira (oker ez banago), bertako "eliza" defentsarako dorre bat da, ezkutuko pasabide eta guzti eta ganbaran larru gorrien eskeletoak eta egurrezko gurutzeak daude, mundu guztiak ikus dezakeen bezala:
Zezen n. 
 Goiazko eliza