Ertzaintzak iragan
otsailaren 18an atxilotutako bederatzi gaztetatik lau aske utzi ditu Auzitegi
Nazionalak, bakoitzari 36.000 euroko bermea ordainarazita. Arkaitz Alkorta
Urruzuno Ondarroan (Bizkaia) atxilotu zuten, eta Xabier Aiestaran Legarra,
Iurgi Oteiza Nazabal eta Joseba Arrizubieta Iriguen Donostian atxilotu
zituzten, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzonen aginduz
atxilotutako beste bost gazterekin batera. Ertzaintzak azken urteetako kale
borroka ekintzetan parte hartu izana egotzi zien guztiei, baina ez zituen
erasoak zehaztu.
Hiru eguneko
inkomunikazioaren ondoren, bi gazte askatzeko eta zazpi espetxeratzeko agindu
zuen Garzonek. Alkorta Aranjuezko espetxean izan da, Aiestaran Valdemoron, eta
Arrizubieta eta Oteiza Alcala-Mecon.
Atxiloketen biharamunean
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak prentsa oharra kaleratu zuen, eta
Ertzaintzari torturak leporatuz «abiatutako kanpainari aurre egin nahian»
hainbat neurri iragarri zituzten gerora, apirilean onartatutako protokoloan
zehaztutakoak. Inkomunikazioa amaitu eta Garzonen aurretik pasatu ondoren,
baina, gazteek tratu txarrak eta torturak pairatu zituztela salatu zuten.
Ildo horretan, Askatasuna
taldeak protokolo hori «gezurra» dela salatu du, beste behin ere, atzo
igorritako prentsa oharrean. «Protokolo hori aurpegia garbitzeko beste saio
bat baino ez da, iaz Ertzaintzak 36 salaketa jaso baitzituen euskal herritarrei
emandako tratu txar eta torturengatik».
Askatasunaren arabera, atxiloketa horiek izan ziren astean frogatu zen
Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak, hirurek, torturatzen
dutela. Otsailaren 19an Espainiako Poliziak egindako operazioa eta 20an
Egunkaria-