Versailles
Nabarra, Baskonia, Euskal Herria, Pirinioko
jauregirik ederrena
|
|
|
|
|
Versailles jauregia liliz eta katez beteta dago, eraildako Nabarrako azken erregina eta erregeen omenez, Albaretako Ihoana 1572an eta bere semea Henrike III.a Parisen eraila 1610ean. Louis XIV.ak eraiki zuen eraildako bere aitona (Henrike III) eta beramona omenez.
Zuk ez al dakizu nork erail zuen zure aitona?
Argazkia: Antonio Mendizabalek aterata, eskerrik asko.
http://www.chateauversailles.fr/
Sent: Monday, April 22, 2002
Subject: Estatua naiz ni. "Le roi goberne par lui même"
Eleonorren semeak eta alabak ezkondu ziren,
Nabarra, Gaztela, Frantzia eta
Europako beste erresumen errege-erreginekin. Bere semea Rikardo "lehoi
bihotza" 30 urte arte Iparralde euskaldunean, Nabarrako erregearen lagun
mina (Antso VII.a indartsua), Berengela bere arrebarekin ezkonduta...gero
Ingalaterrako
erregea.
Bere anaia Joanek "lurrik gabea",
onartu zuen lehen konstituzioa
(1200 inguruan), bere amak Akitaniako Eleonorrek inposatuta, baina zer egin
zuen Nabarrako 400 urteko "konstituzioa"
(Parlamenduaren agindua erregeen gainetik) Londonen kopiatu baino.
Demokraziaren zibilizazioa Pirinioak eta Nabarrak eraman dute Paris-era eta
London-era eta hemendik mundura...
XVI. mendean berdin, Henrike III.a Nabarrako errege "protestantea"
ezkondu eta
Frantziako erregea ere bihurtu, "Parisek meza (katoliko) bat merezi
du",
zuzenean "Nantesko ediktoa" sinatzen du XVI. bukaeran non (1598),
"sinismen
askatasuna (protestantismoa)" bermatzen den. Noski Vatikanoko enperadoreak
ez zuen barkatu eta erail egin zuen (Rabeilak katolikoak 1610ean)...10 urteko
semea utzirik
Richelieu Vatikanoko funtzionarioaren eskutan hezitzeko, Louis XIII.a.
Louis XIII.ak 1620an 20 bat urterekin eta
Richelieu kardinalak "hezita" bere aita erail ostean, profanatzen ditu
bere aita (Henrique III.a) eta amonaren (Albareteko Ihoana Nabarrako erregina)
hilobiak, Nabarrako eta Bearneko Parlamendua erasotzen ditu Frantziako
armadarekin eta integratzen du Nabarrako antzinako
Erresumaren ondakinak Frantziako erresuman.
Baina nabar erregeak orain Frantziako Louis XIII.a eta gero XIV.a ez dira praile zikiratu batzuk Vaticanoren eskutan españolak bezala,
beren obra nagusia kuartelak eta gerra aparte Escoriala, alegia, konbentu
erraldoi bat, nagusitasuna eliza duena...
Nabar erregeak, batez ere Louis XIV.ak badaki nork hil duen bere beramona (Albareteko
Ihoana 1572) eta bere aita 1610ean, Nabarrako Henrike III.a eta zergatik.
Nork ez daki, nork eta zergatik erail duten bere aitona?
Parisen berriz Versailles horizontala egiten du,
katedralen aurka, dantzaleku erraldoi bat, tronorik gabe, eliza baztertua, Nabarrako
kateak nonnahi, bere aitona Nabarrako
Henrike III.aren eta beramona Albareteko Ihoanaren omenez, ispiluz beteta, frontoia eta guzti, eta ospakizun nagusiak inauteriak eta mozorroak (musika,
dantza, antzerkia...) Pirinio gorrian bezala...Shakespearek honengatik
esaten du "Nabarra munduko harridura izango da..."